Arte Hezkuntza
2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna
2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea
2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala
Urriak 29
HELDU DA EGUNA!!!!
Donostirako bidaian, ikasle guztiak whatsappeko 6.D-ko taldean hitz egin genuen, guk ateratzen genituen selfiak bidaltzen genituen, beste batzuk musika entzuten, edo beraien artean hitz egiten, gurasoak elkarrekin hitz egiten. Donostiara iritsi ginenean, katedralean argazki batzuk atera genituen. Gero erakusketara joan ginenean, guk egindako erretratoei argazki pilo bat atera genien. Geroago lanen aurkezpena egon zen eta han Mikel tutorea, Maialen eta Nora ikasleak, artistak eta beste batzuk hitz egin zuten.
Ondoren terraza batera igo ginen eta dantza mota bat ikusi genuen. Gero behera jaitsi ginen eta lasai-lasai dena ikusi genuen autubusa iritsi arte. Autobusean Elgoibarreko bidaian denok oso nekatuta geuden. 100-eko arratsaldea izan zen! Oso ondo pasatu genuen denok espero genuen eguna.
Ondoren terraza batera igo ginen eta dantza mota bat ikusi genuen. Gero behera jaitsi ginen eta lasai-lasai dena ikusi genuen autubusa iritsi arte. Autobusean Elgoibarreko bidaian denok oso nekatuta geuden. 100-eko arratsaldea izan zen! Oso ondo pasatu genuen denok espero genuen eguna.
2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena
Urriak 20-28
ERRETRATOEN JAIOTZA
Lehenengo prosezua hasteko herrira jeitsi ginen eta herriko jendeari galdera batzuk egin genizkien herriari buruz, ondoren pertsona bat aukeratu genuen eta binaka berari buruz erretrato bat egiten hasi ginen.
Aste bat lanean aritu eta gero erretratoak bukatuta genituen eta gaur Donostiako erakusketa areto batera eraman ditugu.
2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena
Urriak 19
ANNA NOSOWICZ ELGOIBARREKO HERRI ESKOLAN
Azkenik Poloniako
artista etorri zen Elgoibarrera, Anna Nosowicz. Lehenengo Annari galdera batzuk
egin genizkion ingelesez, eta galderak egin eta gero abesti bat abestu genion.
Batzuk mozorrotuta joan ziren abestia abesteko.
Ondoren Annak
bere teknika erakutsi zigun, koloretako poltsa batzuk hartu, zatitu eta
plantxarekin poltsa zatiak pegatzen zituen.
Gero
gu ere hasi ginen zatiak pegatzen eta Annak zeukan argitxo batekin argiagoa
ikusten zen itsatsitako zatiak.
Annaren Bloga:
https://portretyblog.wordpress.com/2015/11/08/herri-eskola-workshop-in-elgoibar/
Annaren Bloga:
https://portretyblog.wordpress.com/2015/11/08/herri-eskola-workshop-in-elgoibar/
2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna
Urriak 7-15
ARTISTAK IZATEKO BIDEAN (II)
Ondoren
oleoarekin hasi ginen, eta guk uste baino zailagoa izan zen. Hasi ginenean
Asierrek gure irakaslea berriz ere plastikosko plater batean bota zigun oleo
pintura, baina oraingoan gutxiago bota zigun eta zailagoa izan zen batzuentzat.
Oleoarekin margotzen ari ginenean material berdina erabili genuen. Oraingoan abstraktu
gehiago egin ziren tenperarekin baino eta denbora asko tardatzen zuen lehortzen.
Ondoren batzuk
oleoa aukeratu zuten eta beste batzuk tenpera. Hasi ginenean, lehengo asteko
teknikak ezin ziren erabili eta beste teknikarekin egin behar
genuen. Gehienok tenpera aukeratu genuen.
Azkenik materialekin bukatzeko akrilikoa probatu genuen. Asierrek oraingoan oleoarekin
baino pixka bat gehiago bota zigun. Akrilikoekin probatu eta gero oleoa baino errazagoa
izan zen gehienentzat, eta abstraktu gehiago egin ziren oleoarekin bezala.
Bukatu genuenean oso polita gelditzen zen, eta tenpera eta oleoa baino azkarrago
lehortzen zen.
2015(e)ko urriaren 1(a), osteguna
Urriak 1
ARTISTA IZATEKO
BIDEAN
Anna
Nosowiczek egiten dituen artelanak ikusi eta aztertu ondoren, arkatzarekin marrazten
hasi ginen.
Ondoren teknika
ezberdinak probatu genituen: pintzelekin, belakiarekin (esponja), tanten
teknikak etab…..
Hurrengo egunetan
tenperekin probak egin genituen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)