2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Urriak 7-15



ARTISTAK IZATEKO BIDEAN (II)

Ondoren oleoarekin hasi ginen, eta guk uste baino zailagoa izan zen. Hasi ginenean Asierrek gure irakaslea berriz ere plastikosko plater batean bota zigun oleo pintura, baina oraingoan gutxiago bota zigun eta zailagoa izan zen batzuentzat. Oleoarekin margotzen ari ginenean material berdina erabili genuen. Oraingoan abstraktu gehiago egin ziren tenperarekin baino eta denbora asko tardatzen zuen lehortzen.
Ondoren batzuk oleoa aukeratu zuten eta beste batzuk tenpera. Hasi ginenean, lehengo asteko teknikak ezin ziren erabili eta beste teknikarekin egin behar genuen. Gehienok tenpera aukeratu genuen.
Azkenik materialekin bukatzeko akrilikoa probatu genuen. Asierrek oraingoan oleoarekin baino pixka bat gehiago bota zigun. Akrilikoekin probatu eta gero oleoa baino errazagoa izan zen gehienentzat, eta abstraktu gehiago egin ziren oleoarekin bezala. Bukatu genuenean oso polita gelditzen zen, eta tenpera eta oleoa baino azkarrago lehortzen zen.







































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina