2015(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Urriak 29

HELDU DA EGUNA!!!!


Donostirako bidaian, ikasle guztiak whatsappeko 6.D-ko taldean hitz egin genuen, guk ateratzen genituen selfiak bidaltzen genituen, beste batzuk musika entzuten, edo beraien artean hitz egiten, gurasoak elkarrekin hitz egiten. Donostiara iritsi ginenean, katedralean argazki batzuk atera genituen. Gero erakusketara joan ginenean, guk egindako erretratoei argazki pilo bat atera genien. Geroago lanen aurkezpena egon zen eta han Mikel tutorea, Maialen eta Nora ikasleak, artistak eta beste batzuk hitz egin zuten.
Ondoren terraza batera igo ginen eta dantza mota bat ikusi genuen. Gero behera jaitsi ginen eta lasai-lasai dena ikusi genuen autubusa iritsi arte. Autobusean Elgoibarreko bidaian denok oso nekatuta geuden. 100-eko arratsaldea izan zen! Oso ondo pasatu genuen denok espero genuen eguna.
 


































































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina